2021-01-18 13:11
ELAk ez du Arabako ardogintzarako sektoreko hitzarmena sinatuko, uste baitu ez dela nahikoa eta ez diola mugarik jartzen sektoreak pairatzen duen prekarietate handiari. ELAk uste du urrezko aukera galdu dela sektoreko lan-baldintzak duintzeko, horretarako testuinguru egokian. Gaurko bileraren ostean, badirudi negoziazio sektoriala amaitutzat eman dela eta gehiengo sindikalak hitzarmena sinatuko duela datorren ostegunean.

ELAk kritikatu egin du patronalak atzera bota izana pandemia piztu aurretik lortutako akordioa; izan ere, akordio horretan orain adostutakoak baino baldintza hobeak onartzen ziren, eta, aldi berean, ziurtatu du ez duela ulertzen beste sindikatu batzuek aurreko patronalaren eskaintzatik eratorritako % 2ko soldata-igoerak onartzea.
Ildo horretan, sindikatuak gogorarazi du azken urteotan upeltegiek irabazi handiak lortu dituztela eta 2020an diru kopuru handiak jaso dituztela erakundeen diru laguntza gisa. Sektoreko langileek, ordea, baldintza bereziki eskasak dituzte, eta, kasu askotan, ez dira hilean 1.000 euro garbira iristen.



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.