2020-06-18 11:11
Ekainaren 18an, UGT, CSIF eta CIG sindikatuek, normaltasun berria dela eta lan antolaketan hartu beharreko neurri berrien akordioa sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorreko langileentzat. Akordio horrekin, sinatzaileek indarrean dauden osasun-neurriak ez dituzte nahita kontutan hartzen, eta arau berri bat ezartzen dute, antzinako normaltasuna irudikatzeko asmoz. ELAren esanetan "oso garestia atera dakiguken ustezko kamuflajea".

Zerbitzua emateko modalitate presentziala forma arrunta izango da, eta modalitate ez-presentzialak lehentasuna izateari uzten dio arau berriak. 14 urtetik beherako adingabeak ardurapean dituzten enplegatu publikoak eta haien ardurapean, mendekoak dituztenak arau honetatik salbu geratuko dira.

Akordio honetan:

- Lan egiteko ohizko modalitatea presentziala izango da.

- Lan presentziala egiten dutenek, gehienez asteko %20 lanaldia era ez presentzialen egin ahalko dute.

- Lan ez presentziala ahalbidetzen da, 14 urtetik beherako adiongabeak ardurapean dituzteei edo egoitza-izaerako gizarte-zerbitzuetako zentroak eta eguneko zentroak ixteak eragindako adineko pertsonak, mendekoak edo desgaitasuna dutenak beren kargura dituztenei.

- Lan ez presentziala egiten dutenek, gutxieneko %20ekoa lanaldia era presentzialean egin beharko dute.

Bestalde, zerbitzuaren premien eskakizunari eutsi zaio beste ezeren aurretik, eta badirudi jendearen arretarako bulegoetako langileen segurtasuna ez doala normaltasun berri horrekin bat.

ELAren ustez, normaltasun berria ez da aspaldiko normaltasuna, ez dira, gure osasun-errealitatea nahastu eta ahaztu arazten gaituzten kamuflaje zuhurrak egon behar. "Argi izan behar dugu ezin dela indarraldiaren epeez hitz egin, egoera kanpoko faktore askoren mende baitago. Birusak ez du ebazpenez eta jarraibideez ulertzen, eta, dirudienez, ezta alderantziz ere".

"Ez gaitzatela engainatu, normaltasun zaharra Osasun Sailak osasun-jarraibide guztiak ezabatzen dituenean bakarrik itzuliko da. Bien bitartean, modalitate ez-presentziala eta telelanaren erregularizazioa lehenestea defendatuko dugu, aurretiko akordioa negoziatzea baino gehiago, langileen osotasuna jendearentzako arreta-bulegoetan, etab".

Langileen segurtasunagatik eta osasunagatik, ELAk ere ez zuen sinatu itxurazko akordio hau, aurrekoaren jarraipen gisa, oinarrizko eskubide bat bigarren mailan utzi nahi baitu.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.