ARGIA.eus

2019ko apirilaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-10-10 16:36
Gaur goizean konkurtso-administratzaileak Enpresa Batzordeari jakinarazi dio erabaki duela 186 langileen, hots, plantilla guztiaren kontratuak amaitzeko EREari ekitea. ELAk exijitu du ez dadila espediente hori gauzatu. Izan ere, onartuko balitz enpresaren likidaziorantz daraman bideanbeste urrats bat bailitzateke, ontziolako jardueraren amaiera. Gogoratu beharra dago plantillako enpleguaz gainera zeharkako beste 1.800 lanpostu ere suntsituko liratekeela.

ELAren ustez ezinbestekoa da La Navalek iraute aldera borrokatzea. Behin betiko itxiko balitz Euskal Herriko industriarentzat tragedia litzateke, bereziki Ezkerraldearentzat. La Naval enpresa estrategikoa da.

Euskal erakundeei, batik bat Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen sailari, galdegiten diegu behar beste egin dezatela ERE hau ekiditeko eta jardueraren etorkizuna bermatzeko. Oraingoz ez dugu ezagutu sailak egin duen urratsik, La Navalen geroa argitze aldera. Enpresa bat ixten denean administrazioaren xedea bakarra da, albisteak iritzi publikoan izan dezakeen eragina leuntzea. Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaria buru duela, argudiatzen du europar legeek eragotzi egiten dituela laguntzak, baina gaur arte ez da halakorik egiaztatu. La Navalek irauteko modu bakarra dago, instituzioak bustitzea.

Azkenik, ELAk dei egiten die herritarrei gaur arratsaldeko sei eta erdietan deitu den manifestazioan parte har dezan; La Navalen hasi eta Sestaoko udaletxearen aurrean amaituko da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.