2020-11-10 17:08
ELAk gogoratu du Pandemiaren ondorioak direla eta, Mercedes-en ematen ari den produkzioaren behin behineko jeitsiera baten aurrean gaudela. Hori horela izanda, neurri guztiak zentzu zirkunstantzial horretara zuendu behar dira. Kontra, enpresak atzo iragarri eta gaur hedabideetan iragarritako neurriak ez dirudi bide horretan doazenik. Gainera, proposamen hauek hornitzaileen parkeko azpikontratetara ere eramango dira ezinbestean, bertan egiten duten laangileen kalterako

2021erako 131.500 unitateko ekoizpena aurreikusten da. Horretarako, hitzarmenean jasotzen diren ekoizpen-eredu infinituetara jo beharrean, Mercedeseko zuzendaritzak eredu berri bat proposatzen du. Lan egiteko modu berri honekin ziurgabetasun handia sortu nahi da.

Era berean, ekoizpen-sistema berri horrek aldi baterako langileen kolektiboaren zati handi baten kaleratzea dakar. Azken urteotan ekoizpena aurrera ateratzeko egituraz beharrezkoa izan den kolektiboa da hau. Azken asteko kontratu berritzeei kasu egiten badiegu, abenduaren amaierarako 400 pertsonak baino gehiagok lanpostua galduko dutela esaten ari gara.

Baina egoeraren ikuspegia zabalduz gero, ezin dugu ahaztu datorren urtean hitzarmen berriaren negoziazioak hasiko direla. Hala, Mercedeseko azken negoziazioen memoria eginez, jakina da enpresak ezegonkortasun-testuinguru bat sortu nahi duela enpresan, ondoren egoerari etekina ateratzeko negoziazioari begira.

ELAk ez du onartuko egungo testuinguruarekin lotuta ez dagoen neurririk. Ezin da gertatu azken urteotan errentagarritasun ekonomiko oso handia duen lantegi batean neurri zorrotzak aplikatu ahal izatea. Hizpide ditugun hauek bide horretan doaz. ELA adi egongo da enpresaren azken asmoa neurri horiek denboran mantenduz betikotzea bada, langileen lan-baldintzak okertzeko.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.