2018-12-28 13:08
2018ko abenduaren 27an egindako asanblean botoa eman zuten langileen %85ak mobilizazioekin jarraitzearen alde bozkatu zuen.

ELAk ez du babesten UGT, CCOO eta USOk Bilbobusen lortutako aurreakordioa, orain dela hilabete batzuk aurkeztu zen eta langileek baztertu zuten soldata igoera bera proposatzen duelako. Igoera hori ez da inondik inora nahikoa; aldi baterako langileen prekarietatean sakontzen du (130 langile baino gehiago); ez ditu Gautxori zerbitzuaren arazoak konpontzen; eta ez du errelebo kontratu bidezko erretiroa ahalbidetzen.

Horregatik guztiagatik, ELAn uste dugu asanblea berria gaurko 24:00etan deitzeak baduela ezkutuko helbururik: langile gutxi joan ahal izatea, eztabaidarik ez egotea eta benetako hausnarketa seriorik ez egitea. Are larriagoa da kontuan hartzen badugu 24 ordu lehenago asanblea bat egin dela eta langile gehienek sinatutako akordio horren kontra agertu direla.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.