ARGIA.eus

2019ko ekainaren 19a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-07-17 18:58
Uztailaren 19an Legebiltzarrean egingo duen agerraldiaren aurrean, ordezkaritza daukaten alderdi politikoei eskatzen diegu, beraien ardura politikoa hartu dezaten eta beharreko tramiteak martxan jarri ditzaten Darpon Sailburua ezeztatzeko.

Momentu honetan gauza jakina da Osakidetzako EPEa mediku espezialistak hautatzeko sistema ustel baten parte bat besterik ez dela. ELAtik urte askotan zehar salatu izan dugun bezela, EPE honetan gertaturikoa ez da izan gertaera bakana, sistema ustel baten erakusgarria baizik. Eta sistema ustel horretako agintean zerbitzuburuak daude eta hori Osakidetzako zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren konplizidade eta babes guztiarekin. Horiek dira benetan kontrolatzen dutenak nor ariko den haietako bakoitzaren zerbitzuan, bai aldi baterako kontrataziopean, bai mugagabekoan, behin EPEa gainditu ondoren. Hori horrela izanik, enplegu publikoan aintzat hartu behar diren printzipioak ez dira aintzat hartzen, zerbitzuaren kalitatearen kaltetan eta guzti hori egiten da sistema ustel baten parte bat bezala.

Hala ere, Osakidetzak, Darpon Sailburuak buruan, ez du batere borondaterik EPEaren espezialitate medikoetako azterketetan gertaturikoaz zorrozki ikertzeko, ezta EPE horretan gertaturikoa ohiko prozedura bihurtu duen sistema ustel horrekin amaitzeko ere.

ELAk azpimarratu nahi du Osakidetzako EPEetan gertatu izan dana oso larria dela. EPE honetan, errealitate hori ezkutatzea ezinezkoa egin zaio Osakidetzari.

Darpon Jn.k datorren ostegunean Legebiltzarrean egingo duen agerraldia iragarri egin dute denok entzuteko moduan. Horren helburua da martxan jarritako ikerketa eta hausnarketen berri ematea baina aldez aurretik, Osakidetzako zuzendaritzak bidea erraztu egin dio Sailburuari eta iragarri egin du hiru kategorietako azterketak errepikatuko dituztela.

Hala ere, filtrazioak ukatzen jarraitzen dute eta errepikapen honetarako ematen duten aitzakia umeentzakoa da: zuzenketa sisteman akatsak egon direla. Era berean, defendatzen dute enplegu publikoan izandako iruzurra ikertzea dela azterketen emaitzen hausnarketa estadistiko soil bat egitea. Eta horri gehitu behar zaio Osakidetzak eta Darpon Jn.k hasieratik erakutsi egin duten konplizidade eta pasibotasuna.

Pasa den astean galdetzen genuen ea zer gehiago gertatu behar den dagozkion erantzukizun politikoan galdatzeko eta Osasun Sailak, egoera hau salatzeko ausardia izan duten langileak babesteko. Langile horiek hasieratik kriminalizatuak izan dira.

Egoeraren larritasuna kontutan hartuta, argi dago Darpon Jn.k ez daukala legitimidaderik Osasun Sailburua izaten jarraitzeko.

Horregatik, eta 19an Legebiltzarrean egingo duen agerraldiaren aurrean, ordezkaritza daukaten alderdi politikoei eskatzen diegu, beraien ardura politikoa hartu dezaten eta beharreko tramiteak martxan jarri ditzaten Darpon Sailburua ezeztatzeko.

Kontrako,a ustelkerian eta iruzurrean oinarritzen den sistema bat mantentzea izango litzateke. Eta sistema hori ezin du indarrean jarraitu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.