ARGIA.eus

2018ko azaroaren 13a
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.

Plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-06-13 17:42
ELAko kordinatzailea Mitxel Lakuntzak partu hartu du gaur Nafarroako Parlamentuko euskeraren ofizialtasuna aztergai duen batzordean. Bertan, egungo legea aldatzeko argudioak eman ditu eta ofizialtasuna eskatzeaz gain, neurri zehatzak ere proposatu ditu. Hartu beharreko erabaki politiko baten aurrean gaude, aipatu du Nafarroako koordinatzaileak, egun indarrean dagoen lege murriztailea eta bidegabea denboraren poderioz gaindituta geratu da. Nafarroan ordezkapen prozesua oso aurreratuta dago, hizkuntza gutxitu egoerara ekarri duten hizkuntza politika uniformizatzaileen ezarpenaren ondorioz.

Euskara nafar guztion ondarea da, euskaldun izan edo ez. Guztion ondare delarik, guztion eskura behar du izan, euskara erabiltzeko eskubidea orokorki onartua behar du izan, eta inork ez lioke bere erabilerari mugarik jarri behar, gazteleraren erabilerari mugarik jartzen ez zaion era berean.

Egungo egoera onartezina da, ezin da Nafarroa eremutan zatitu, zatiketa eskubide berdintasunaren aurka baitoa. Euskarak ofiziala izan behar du Nafarroa osoan, nafar guztien eskubideak bermatu daitezen.

Ofizialtasunaren bidean proposamen zehatzak egin ditu ELAko ordezkariak, batez ere Administrazioa eta Hezkuntzari begira:

Administrazioak euskaraz bizitzeko aukera ahalbidetu behar du eta bistan da euskeraren ofizialtasunak Administrazioari betebehar batzuk ezarriko lizkiokela; esate baterako, herritarrak euskaraz hartzea bermatu nahi badugu, Administrazioak baliabide gehiago beharko lituzke, baita bere burua gaitu horretarako.

Hezkuntzan, ofizialtasunarekin batera gutxieneko euskararen ezagutza bermatu beharko luke Administrazioak Nafarroako irakaslegoari, horretarako G eredua -PAI programarekin batera- desageraraztea, eta A eredua gutxieneko eredu bezala ezartzea Nafarroa osoan.

ELA ere jakitun da baliabideak Nafarroan ematen den errealitate ezberdinetara egokitu beharko direla ezinbestean, erritmoak eta baliabideak egokitze horretan, aintzat hartu beharra dagoela ere herrien autonomia.

ELAk laukotea osatzen duten taldeei, Euskararen Legea alda dezaten ahalik eta epe motzenean eskatu die.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.