2020-05-29 14:06
ELAk salatu du zenbait ertzain-etxetako positibo eta isolamendu kopurua kezkagarria dela. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak testak egiten dizkie bere langile propioei, baina ez ditu aintzat hartzen garbiketako langile azpikontratatuak eta zerbitzu laguntzaileetako langileei egitea.

Pasa den maiatzaren 8an, ELAk publikoki salatu zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren jarrera, Ertzaintzako kide guztiei COVID-19 detektatzeko test serologikoak egingo zizkiela iragarri baitzuen, baina ekimenetik kanpo utzi zituen garbiketako langile azpikontratatuak.

Langile horiek Ertzaintzaren zentroetan, postuetan edo unitateetan egiten dute lan, eta espazio komunak partekatzen dituzte agenteekin; beraz, kutsatzeko arriskua dute, eta, gainera, infekzio-foku potentzial bihurtzen dira.

Gaur gaurkoz, Sailak ez ditu oraindik kontuan hartzen azpikontratatutako garbitzaileak, ELAk bere jarrera zuzentzeko behin eta berriz exigitu dion arren,.

Egoera bereziki larria da Basaurikoa bezalako ertzain-etxeetan, non, ELAk jakin ahal izan duenez, gaur gaurkoz 20 positibo eta 43 isolamendu erregistratu dira agenteen artean.

ELAk talde ahulenen osasunarekin jolasteari uzteko exigitzen dio Sailari. Garbikuntzako langileak (sektore oso feminizatu eta prekarizatua) dira betiko ahaztuak, baina hilabete hauetan inoiz baino gehiago erakutsi dute beren lanaren funtsezko garrantzia, eta Segurtasun Sailaren errespetu eta begirune osoa merezi dute.

Hori egin ezean, beharrezko baliabide guztiak erabiliko dituzte kolektiboa antolatzeko eta langileen eskubideen aurkako eraso berri hori erantzuteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.