2020-11-23 10:28
Iberdrolako zuzendaritzak aurreakordio bat lortu du CCOO SIE, ATYPE eta USO sindikatuekin, hau da, negoziazio-mahaiko alderdi sindikalaren gehiengoa. ELAk erabat gaitzesten du aurreakordio hori. Gogoratu behar dugu Iberdrolak 3.400 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan dituela. Hala ere, akordioa sinatu duten sindikatuek atzeranzko pauso asko ematen dituen hitzarmena oparitu diote Iberdrolari. Gainera, kontratazio berriekiko diskriminazioak sortzen dira. Aurreakordioaren edukirik esanguratsuenak honako hauek dira:

Aurreakordioaren edukirik esanguratsuenak honako hauek dira:

  • Soldata-diskriminazioa sortzea, langile berriekin soldata berriak LGStik (lanbide arteko gutxieneko soldata) gero eta gertuago daudelarik. Eta hau gertatzen da enpresako presidenteak Iberdrolako hasierako soldata txikiena baino 678 bider gehiago irabazi zuenean 2019garren urtean.
  • Antzinatasuna 3 urtetik 5era jaistea; horrek kobrantzan % 60ko murrizketa dakar.
  • Erretiroko bigarren tarifa kentzea.
  • Soldata-igoera izoztua.
  • Elementu erregresiboak telelanaren erregulazioan
  • A0 kategoria desagertzea.
  • Lekualdatzeagatiko kalte-ordainak murriztea
  • "Bazkariaren konpentsazioa" zenbatekoa %21,43 murriztea.
  • Eskubide sozialak eta lizentziak murriztea

Aurreakordioaren hobekuntza bakarrak nagusiek erabakitako igoera aldakor eta baldintzatuekin, pentsio-plan pribatuekin eta aseguru mediko pribatuarekin daude lotuta. ELAren ustez, edukiak oso txarrak dira, eta are gehiago Iberdrola bezalako enpresa batean, Hego Euskal Herriko enpresa garrantzitsuenetako batean, ikaragarrizko mozkinekin, eta aurreikuspen oso onekin etorkizunera begira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.