2019-12-09 17:29
Madrilgo COP25 gailurraren paraleloan egiten ari den klimaren aldeko goi-bilera sozial eta alternatiboan ELAko ordezkaritzak, bere hitzaldian, ziurtatu du sindikalismoak planteatua duen erronka handienetako bat eraldaketa ekologikoa eta soziala dela. "Behetik eta ezkerretik bultzatu behar den eraldaketa bat da, bestela beste batzuek kapitalismoaren balioekin egingo baitute, injustizia soziala betikotuz eta kolapso ekologikoaren amildegira bultzatuz".

ELAren proposamenak funtsean dioena zera da: hazkundearen ekonomiatik eta industriaren logikatik modu antolatuan irtetea eta bestelako ekonomia baterantz abiatzea, non jasangarritasuna, kalitatea, elkartasuna eta herritarren partehartzea nagusi izango diren. Makroekonomia ekologiko eta alternatibo horren oinarriak honako hauek izango lirateke: hazkunderik gabeko oparotasuna, kalitate handiagoko produktuak eta zerbitzuak baina energia-kontsumo gutxiago eta ingurumen-inpaktu txikiagoa dutenak, bizi-kalitatea handiagoa ingurune jasangarri batean, ekoizpen eta ugaltze lanen banaketa orekatua gizon eta emakumeen artean, eta boterearen birkokatzea.

Era berean, ELAko ordezkaritzak azpimarratu duenez justizia soziala eta ingurumenekoa uztartzen dituen trantsizio ekologikoaren eskakizunak hauek dira: kultura eta espektatiben aldaketa, plangintza parte-hartzailea, erronkaren araberako politika publikoak eta lanaren eta aberastasun ekonomikoaren birbanaketa. Ildo horretatik, ELAk nabarmendu du bidezko birbanaketa egiteko faktorerik garrantzitsuenak hauek direla: lanaldia murriztea soldata murriztu gabe, familia eta lana uztartzea gizonentzat zein emakumeentzat, soldata-arrakala murriztea, asteko lanaldia askoz laburragoa izatea, aberastasun ekonomikoa birbanatzea eta fiskalitate progresiboa izatea, laneko errentak gutxiago ordaintzea eta kapitalaren errentak eta baliabide naturalak (ekotasak) gehiago zergapetzea.

Txosten osoa, hemen.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.