2020-04-05 13:33
Martxoaren 29an Betsaideko Zuzendaritzak langileei jakinarazi zien egun horretan bertan argitaratutako Lege Dekretuan onartutako ordaindutako baimen berreskuragarria baliatu behar zutela. Martxoaren 30ean enpresak jarduera geldiarazi zuen eta ERTE bat eskatu zion lan-agintaritzari. Apirilaren 1ean enpresak komunikatu bat bidali zien langileei, beren lanpostuetan sartu zirela jakinarazteko. Hau guztia dela eta, ELAk enpresa salatu du Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Lurralde Ordezkaritzaren aurrean.

ELAk azpimarratu nahi du 10/2020 Errege Lege Dekretuan jarduera siderometalurgikoa ez dagoela sartuta funtsezko jardueren zerrendan. Ildo horretan, enpresak berak ERTE bat eskatu du, eta aitortu du ez dela funtsezko jarduera bat. Gainera, lege-dekretu hori ez zaie aplikatuko ERTE bat eskatu duten edo aplikatzen ari diren enpresei. ELAk azpimarratzen du, beste behin ere, ez diela gehiegikeriarik onartuko beren interesak langileen osasunaren eta bizitzaren gainetik jartzen dituzten enpresei.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.