2019-06-27 13:49
Autoritatearen aurka jardutea leporatuta, bi urteko kartzela zigorra, 2.500 euroko isuna eta Espaniatik kanpo bost urte egotera zigortu nahi dute Huerta de Peraltako grebalaria, Abdenabi hain zuzen ere. Horren aurrean, ELAk Atzerritartasun Legea bertan behera uztea exijitu nahi du eta grebarako eskubidearen kriminalizazioa salatu ere, grebalariari ezarri nahi dioten zigorra erabat injustua dela argudiatuta.

Kasu guztietan zigorrak zein eskaera judizialak neurriz kanpo daude, eta greba eskubidea zein ekintza sindikala kriminalizatzeko saiakera politiko baten parte dira.

Epaitzeko bidean dagoen kasu bat Abdenabirena da, Huertas de Peraltako langile grebalaria, autoritateen aurkako atentatua leporatu zaio. Bi urte eta erdiko kartzela zigorraz gain, 2.500 euroko isuna eta bost urtez estatutik egoztea eskatzen diote. Bere aurkako akusazioa neurrigabea eta injustua da. Jazarpen politikoa bereziki nabaria da bere atzerritar izaera dela eta zigor eskaera larriena pairatu baitu. Migratzaileek Mozal Legea, Atzerritarrtasun Legea eta Kode Penalaren ondorioz baldintza okerragoak eta diskrimazioak jasaten dituzte.
ELAk behin eta berriro salatu du Atzerritarren Legea, Espainiako gobernuak migratzaileak kontrolatzeko eta lan-merkatuaren beharrizanen arabera doitzeko erabiltzen duen tresna delako. Migranteak ikusezin eta babesgabe uzten ditu, lan-zapalkuntzaren arriskupean. Lege honen xedea berez zigortuagoa dagoen giza taldea diskriminatzea, prekarizatzea eta baztertzea da.

Mozal Legea, Atzerritartasun Legea eta Kode Penalaren aplikazioaz gain, greba eskubidearen eta ekintza sindikalaren aurkako jazarpen politikoa (Estatu zein Foru Administrazioek bultzatuta edo onartuta) ere salatu behar da. Jazarpen politiko hau eredu kapitalista, arrazista eta lan munduko bidegabekerien aurka borrokatzen duten sindikatu eta erakundeen aurka egiten da.

ELAk Abdenabiri eta jazarpen hau jasandako LABeko militanteei elkartasuna adierazten die. Honetaz gain, Atzerritarren Legea eta zigor eskaerak bertan behera gera daitezen eskatzen du.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.