ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 24a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-06-24 13:31
ELAk elkartasuna adierazi nahi die Santa Cruz erregionaleko Idazkari Nagusi eta ATE Santa Cruzeko Idazkari Nagusi diren Olga Reinoso eta Alejandro Garzón sindikalistei. Guztiz gaitzesten dugu beren askatasun sindikala erabiliz Santa Cruzeko langileen eskubideak defendatzeagatik jaso duten zigorra.

Protesta sozialaren etengabeko kriminalizazioaren adibide argia da hau; baita Mauricio Macri Argentinan ezartzen ari den eredu errepresibo berriaren beste ondorio bat ere. Eredu honek gizarteko talde zaurgarrienak eta hauen eskubideen alde borrokatzen duten buruzagiak zigortzen ditu. Bitartean, herria pobretzeko FMIaren eta korporazioen plan ekonomiko makabroa aurrera daramatenak zigorgabe daude.

Buzuzagi sindikalak langileak defendatzeagatik eta beren eskubideen alde borrokatzeagatik zigortuak direnean, guztiok gara erasotuak. Politika antisindikalak eta mobilizazioaren eta protesta sozialaren errepresioa gero eta zabalduago daude. Mundu guztian bananduta eta makurtuta nahi gaituzte, antolatzen gaituzten sindikaturik gabe, argi baitaukate gure indarra antolakuntzan, mobilizazioan, borrokan eta elkartasunean dagoela.

Beraien erasoen gure erantzuna argi da: antolakuntza eta mobilizazio gehiago. Gure eskubideen alde modu kolektiboan borrokatzen jarraituko dugu, bai Argentinan, bai Euskal Herrian.

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>