2020-01-08 17:26
ELAk Arartekoari bere kezka adierazi dio Eusko Jaurlaritzak irailaren 9an onartutako Dekretua dela eta, EAEko egoitzetako ratioak arautzen dituena.

"Gure kezka adierazi diogu. Izan ere, Dekretu honek ez du erresidentzietako egoiliarren autodeterminazioa aintzat hartzen ezta bultzatzen ere; pertsona ez da inondik inora zerbitzuaren eta kalitate asistentzialaren zentroan jartzen. Eta gogoratu beharra dago Arartekoak berak 2011n pertsona nagusien inguruan egindako txostenean printzipio horiek berriz aztertzeko beharraz hitz egin zuela”, dio ELAk.

Era berean, onartutako dekretu berriak funtsean zer dakarren azaldu du sindikatuak:

  • EAEko egoitza-zentroetan bizi den larrialdi-egoerak berekin dakar langile falta eta lan-karga erabat onartezinak izatea sektoreko langileentzat, eta horrek eragin negatiboa du zerbitzuaren kalitatean.
  • Dekretu berriak zerbitzu publiko bat pribatizatzearen aldeko apustua egiten du, hainbat zerbitzu kanpora ateraz: garbiketa, garbitegia, sukaldea…
  • Zerbitzuaren merkatzeari estaldura ematen dio, kalitatearen kaltetan.
  • Bere aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu etxebizitza komunitarioak, tutoretzapeko etxebizitzak eta esperientziadun zentroak, hain zuzen ere, egoera prekarioenak dituztenak.
  • Dekretuan jasotako neurriak, hala nola gela bikoitzak banako bihurtzea, aireztapena, egokitzapen mekanikoak, komunak … eraikitzen diren egoitza berriei bakarrik aplikatuko zaizkie.
  • Ez duela bermatzen gaueko ordutegian dauden langileen eta egoiliarren segurtasuna.
  • Ez du bermatzen erizaintzako zerbitzua eguneko 24 orduetan.
  • Ez dakarrela inolako hobekuntzarik medikuen arreta-zerbitzuan.
  • Garbiketako eta sukaldaritzako kolektiboarentzat hobekuntza ez izateaz gain, dekretuan bertan ere ez dute jasotzen.
  • Dekretuaren azalpenak langile/egoiliarren ratioa handitzeko beharra adierazten duen arren, dekretu ho berriarekin, zenbait kasutan okerrera ere egiten du.
  • Enplegua are gehiago prekarizatzearen aldeko apustua egiten duela, lanaldi partzialeko kontratazioa bultzatuz.
  • Intentsitate txikiko arreta-eredu orokor baten alde egiten duela, egoiliarra zainketen erdigunean ez jarriz.
  • Dekretuak lanaldi-murrizketekin lotzen du egoiliarraren arretaren jaitsiera.
  • Dekretu berriak 1998an baino urteko arreta-ordu gutxiago jasotzen ditu egoiliarrarentzat.
  • Enpresentzako milioi askoko etekinen alde egiten duela, egoiliarrak eta langileak prekarizatzearen kontura.

Horren aurrean ELAko ordezkariek Dekretua berehala erretiratzeko urratsak ematea eskatu diote Arartekoari. Bide horretan, arreta eredu berria ekarriko duen Dekretu baten alde egitea ere eskatu diote, hain zuzen, pertsonen zaintza erdigunean jarriko duena. Hauek dira ELAren ustez Dekretu berriak izan beharko lituzkeen ezaugarriak:

  • Zaintza-lanak onar ditzala, eta beharrezko baliabideak beretzat gorde ditzala.
  • Behar sozialak handituz joan ahala, ratioa arautzen duen Dekretua berrikusi eta eguneratu dadila une bakoitzean dagoen egoerara.
  • Ratioa eguneratzeak kalitatezko enplegua sortzen laguntzea.
  • Mendekotasuna duten pertsonak, senideak eta haien zerbitzura dauden langileak zaintza-sistemaren erdigunean kokatzea.

Horregatik, ELAk pertsonengan zentratutako kalitatezko ratioen defentsan jarraituko du, horretarako kalitatezko zerbitzu publikoa bermatu arte.

Hauek gaur egungo egoeraren datuak:

LURRALDEA

EGUNGO EGOERA

Zaintza denbora / pertsonako

GUTXIENGO ALDARRIKAPENAK

GIPUZKOA

92 min/eguneko

30% gehikuntza

BIZKAIA

60 min/eguneko

100% gehikuntza

ARABA

88 min/eguneko

41% gehikuntza

NAFARROA

88 min/eguneko

41% gehikuntza

EGOILARRA 2 ORDUZ (120 min) EGUNEAN GUTXIENEZ ZAINTZEA

 

KATEGORÍA

GUTXIENEKO ALDARRIKAPENA

ZAINTZAILEA

2 ordu pertsonako egunean

ERIZAINA

Eguneko 24 orduetan

GARBITZAILEA

% 53 gehitzea

SUKALDARIA

Bat 50 egoiliarrentzat

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.