2020-03-30 16:42
Bizkaiko talde politikoei eta hainbat erakunderi igorritako gutun batean, ELAk doako garraio publikoa eskatu du funtsezkotzat jo den lana egiten duten langile guztientzat. Hala, proposatzen du lanbide-txartel edo enpresa-ziurtagiri baten bidez izaera hori egiaztatzen duten pertsonek doan bidaiatu ahal izatea garraio publikoan, metroan, Euskotrenen, Bizkaibusen eta/edo Bilbobusen, Koronabirusaren ondorioz aitortutako alerta-egoera luzatzen den bitartean.

Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiari, Bizkaiko Garraio Partzuergoari, Batzar Nagusiak osatzen dituzten talde politikoei, Garraio Partzuergoari, Foru Aldundiari, eta kontzesio bidez Bizkaiko lurraldeko garraio publikoaren zerbitzua ematen duten enpresa publiko eta pribatuei igorri diete.

ELAk garraio zerbitzu bereziak egokitzea ere eskatu du, krisi honek irauten duen bitartean lantokira joan behar duten pertsonei garraio hobea eta zehatzagoa eskaintzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.