2018-10-17 10:23
Bizkaiko Metalgintzaren patronalak, jendaurreko agerraldietan, etengabe dio sektorean hazkundeak bizi dugula, eta "hazkunde nabarmena aurreikusten duela". Testuinguru horretan negoziatzen ari da Bizkaiko Hitzarmena. Hala ere, patronalak ukatzen die langileei sorturiko aberastasunetik dagokien zatia. Aldiz, azken hamarkadan metalgintzaren urterik gogorrenetan sektore honetako langileak izan dira ondorio txarrak pairatu dituztenak, lanpostuak galduz edo lan-baldintzak nabarmen hondatuz. Garai txarretan kalteak banatu behar dira, eta garai onetan irabaziak metatu.

 

ELAk lan-baldintzak nabarmen hobetzea proposatzen du probintzia-hitzarmenerako. Baina gaurko egunean mahaia ito-puntuan dago. FVEMren eta CCOO eta UGTren arteko negoziazioa muga estuen artetik doa, eta horrela langileek ez dute emaitza handirik jasoko.

Guretzat ezinbestekoa da sindikatu horiek eta patronalak adostuko duten hitzarmena metalgileen gehiengo demokratikoak ontzat ematea. Gainera, Bizkaiko lan-baldintzak hemen erabakitzeko eskatzen dugu. Guretzat Estatuko Hitzarmenak ez du zilegitasunik Euskal Herrian. Baina gure bi oinarrizko baldintza horiei erabateko ezetza eman diete.

Patronala pozarren dabil `negoziatzeko´ ohiko moduarekin; izan ere, azken hamarkadetan berdin izan da gauzak hitzartzea ordezkaritzaren %10, %30 edo %70arekin.

ELAk egoera hori salatzen du, eta gainera hitzarmen mamitsuak negoziatu nahi ditu. Antolakuntzaz eta borrokarako grinaz beste sektore batzuetan, batez ere ETEetan, lortu ditugun hitzarmenak lan-erreformatik blindaturik daude, eta lan-baldintzak duintzeko baliozkoak dira.

FVEMek ondoz ondoko lan-erreformei irmo eusten dien bitartean, enpresa elkartekideek eta metal-enpresek, orokorrean, sinatzen dituzten hitzarmenetan bazter uzten dira erreformak, eskubideak bipildu dituzten erreformak, alegia. Aberastasuna banatzeko ordua heldu da, Bizkaiko metalgintzan lan egiten dutenen eskubideetan aurrera egiteko ordua.

Ondoren azaltzen dizkizuegu azken asteetan lorturiko akordioen xehetasunak:

 

ENPRESA

PLANTILLA

IGOERAK

ERREFORMA-AURKAKO KLAUSULAK

BESTELAKO BALDINTZAK

CIE

Udalbide

61

Indarraldia 2018-2021: KPI+1, urtero.

Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea eta hitzarmena ez salbuesteko klaus.

8 orduko lanaldi murrizketa. Azpikontratatzea eragotzita.

Talleres de Prec.

Gai

18

2018: KPI+%0,8

2019: KPI+%1,2

2020: KPI+%1,2

Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea eta hitzarmena ez salbuesteko klaus.

52.d art. bidez kaleratzerik ez.

Gaixotasun-prestazioetan hobekuntza.

Técnicas Hidraúlicas

100

2018: KPI+%1,0

2019: KPI+%0,8

2020: KPI+%0,6

Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea eta hitzarmena ez salbuesteko klaus.

 

Cobra

36

2018: KPI

2019: KPI

50 €-ko plusa hilero. %3ko igoeraren parekoa.

Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea eta hitzarmena ez salbuesteko klaus.

Baldintzak aldatzearen aurkako klausula.

Norberaren erabilerako egun 1.

Ascensores Recalde

23

2018: KPI

2019: KPI

Atzerakinak 2012tik 2017ra: %3,7.

Plusetan igoera, %15eko igoera guardietan.

Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea eta hitzarmena ez salbuesteko klaus.

Lehenengo enpresa-hitzarmena. Soldatak eta lanaldia aldatzearen aurkako klausula.

Estatuko Metal Hitzarmena ez aplikatzeko akordioa.

Winoa

82

2017: KPI

2018: KPI

2019: KPI

Baja-osagarrian hobekuntzak.

Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea eta hitzarmena ez salbuesteko klaus.

8 orduko lanaldi murrizketa.

Estatuko Metal Hitzarmena ez aplikatzeko akordioa.

Calor Bizkaia

21

Indarraldia 2018-2020. Igoerak %6tik %23ra.

Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea eta hitzarmena ez salbuesteko klaus.

Lehen enpresa-hitzarmena.

Microdeco

Borp

26

2018: KPI+%1,7

2019: KPI+%1

Enpresa hitzarmena. Aurrera-eragin mugagabea eta hitzarmena ez salbuesteko klaus.

52.d art. bidez kaleratzerik ez.

Baldintzak ez aldatzeko klausula. Azken soldata-kategoria kendu.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.