2018-10-09 16:35
ELAk Bizkaiako Grafikagintza eta industri osagarri, papera, kartoiaren eta Bizkaiako argitaletxeen Hitzarmen probintzialaren negoziazioari berriro ekitea eskatu du. Eskaera hau, Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan erregistratu da, eta 2012ko urtarrilean eratu zen negoziazio batzordeari luzatuta dago.

Bilera eskaerarekin batera, ELAren Plataforma osatuko duten 25 puntu erregistratu ditugu. 25 puntu horietan aipagarriak dira, besteak beste, lan erreformak kanpoan uzteko klausulak (alde bakarreko aplikazioa salbuesteko ezintasuna, aurrera-eragin mugagabea, lanaldi erregularra…) eta 2017rarteko soldaten aktualizazioa eta indarraldirako (2018-2019) igoera aipagarriak.

ELAtik gogoratu behar dugu Mahai honen azken bilera 2013ko ekainean izan zela. Hilabete beranguago, 2013ko uztailak 5ean, sektoreko Patronalak mahaiari idatziz adierazi zion negoziaketak bukaerara eramaten zituela. Alde bakarreko erabakia izan zen. Horretaz aparte, Patronala Bizkaian Estatu mailako Hitzarmena inposatzen ahalegindu zen. ELAk erabaki hori errekurritu zuen gatazka kolektibo bidez. 2014ko otsailean, EAEko Auzitegi Nagusiak ELAren salaketa onartuz, Grafiketako azken Hitzarmen Probintzialaren (2009-2011) ultraaktibitate mugagabea onartu zuen. Horri esker, eta nahiz eta Bizkaiko Patronalak nahi ez izan, azken urte hauetan Bizkaiko Hitzarmena aplikatu izan da sektore honetan

ELAtik uste dugu sektoreak azken urteotan hoberantz egin duela, eta Bizkaiko Grafiketako lan baldintzak duintzeko momentua heldu dela.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.