2018-04-09 17:24

Akordioaren inpugnazioa burutu duen FEADRS patronalaren helburua da EAEn Estatuko Ostalaritza Hitzarmena aplikatzea eta, honen ondorioz, langile berriei soldata erdia ordaintzea eta urtean 70 lanordu gehiago egitera behartzea. Inpugnazioak bere osotasunean aurrera egingo balu EAEko langileek Estatuko hitzarmen miserableetatik babesteko tresna guztiak galduko lituzkete.

ELAk EH-Bilduri helarazi dio honen aurrean hemengo alderdi politikoen babesa ezinbestekoa dela. Enpresa hauek, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin kontratu handiak dauzkate, bereziki Osakidetzarekin. ELAk uste du enpresa horiek ezin dutela euskal langileen zergekin negoziorik egin beren helburua langileak esplotatzea denean.

Horrez gain, ELAk jakinarazi du enpresa horietan apirilaren 24an greba egingo duela langile berrien aurkako diskriminazioen aurka eta, horrez gain, mobilizazioak egingo dituela enpresa horiek inpugnazioa epaiketa aurretik bertan behera utz dezaten.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.