2019-12-17 17:32
Azken urtean izan diren mobilizazio jendetsuek eta Suhiltzaileen inplikazioari esker, Bilboko Suhiltzaile zerbitzuan langile gehiago eta zerbitzu hobea izango da.

Bilboko Udaleko Suhiltzaile zerbitzuan, langile falta nabaria da azkenaldian. Egunerokoan, gutxieneko guardian lanean ari dira Suhiltzaileak.

Urte honen hasieran, egoeraren larritasuna ikusita eta udalaren utzikeria ikusita, mobilizazio fase bat martxan jarri genuen ELAn.

5 mobilizazio jendetsu eta zaratatsuak izan ziren. Bilboko kaleak eta Bilboko udaleko inguruak beraien lan baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen aldeko aldarrikapenez eta Suhiltzailez bete ziren.

Behin eta berriz aldarrikatu dugu suhiltzaileak behar direla Bilbon, zerbitzua duin eman ahal izateko.

Aste honetan, ELAk (15 ordezkari 25etik Bilboko udalean) akordioa lortu du udalarekin.

 

 

Guzti honi, gehitu behar zaio, martxan dagoen OPE prozesua eta gaur egungo bitartekotasunarekin bukatzeko etorkizuneko konpromisoa, deituriko plaza kopurua gehituz.

ELAk positiboki baloratzen du akordioa. Aurrerapausu nabarmena da Bilboko Suhiltzaile zerbitzua indartzeko. Gainera, martxan dagoen EPEarekin, plazak gehitzeko konpromisoarekin eta akordio honekin, bai bitartekotasuna eta langilego falta izugarri jaitsiko da.

Mobilizazioa eta Suhiltzaileen erabateko inplikazioa ezinbestekoak izan dira Bilboko udalarekin akordio hau sinatzeko.

ELAk adi jarraituko dio akordio honen aplikazioari eta borrokan jarraituko dugu, enplegu gehiagoren alde, enplegu egonkorraren alde eta zerbitzu publiko hobeagoaren alde.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.