2019-12-19 12:54
ELAk 2019ko bere azken Nazio Kontseilua egin du Altsasun; kongresuen arteko organo gorenak 2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorrari bultzada eman dio. Grebaren estrategia, arrazoiak eta argibideak mahaigaineratu dira, eta 200 ELAko ordezkari baino gehiagok parte hartu dute bilera honetan.

Gogoratuko denez, ELA da greba orokorraren deitzaile bat, Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartaren barruan. Honen harira, Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak azpimarratu du “hamaika arrazoi daudela greba honetarako; saldu nahi diguten ‘euskal oasia’ faltsua da, eta sindikatuaren atetik egunero sartzen den jendeak prekarietatea gora doala esaten digu. Gainera, emakumeek pairatzen duten soldata arrakala ez da murrizten eta pentsioen egoera okertzen ari da. Azken finean, borroka hau guztiak bateragarriak dira, eta guk batu nahi ditugu greba deialdi honetan”.

Altsasun egonda, ELAren Nazio Kontseiluak jaso egin du Altsasuko Gurasoen bisita, eta hauek azaldu dute zein egoeratan dauden euren seme-alabak. Bide batez, 200 ELAkide baino gehiagoren elkartasuna jaso izan dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.