ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-03-27 20:01
ELAk 15 delegatu lortu ditu aukeratzen ziren 25etatik eta bozken %56,29 eta laugarren aldiz gehiengo osoa lortu du Bilboko Udalean ospatu diren hauteskunde sindikaletan.

Hauteskunde hauetara Bilboko udaleko 2473 langile zeuden deituta eta partehartzea %78koa izan da. ELAk 1088 bozka lortu ditu eta %56,29 (orain dela lau urte baino %4,04 gehiago). LAbek 5 delegatu lortu ditu, SVPEk 3 eta CCOOk 2. UGTk ez du ordezkaritzarik lortu. Orain dela 4 urterekin konparatuz gero, ELAk delegatu bat gehiago lortu du eta SVPEk bat galdu.

ELAk azkenengo urteetan udalean egin duen lanak langileen babesa izan du. Murrizketa laboral eta gizarte murrizketei aurre egin diegu mobilizazio, presio eta negoziazioarekin bai udalean eta baita beste eremu batzuetan ere. Langile interinoen egonkortzean egindako lanak eta udalean negoziazio propio baten alde egindako lanak fruituak eman ditu.

Baina oraindik ere lan asko egiteko daukagu eta Bilboko udaleko langileen babes honek Bilboko herritarrentzako zerbitzu publiko indartsu batzuen aldeko borrokan jarraitzeko indarra ematen digu. Udalean enplegu egonkorraren alde borrokan egiteko eta Udaleko langileen lan baldintzatan hobekuntzak lortzeko borrokan jarraitzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>