2020-09-11 10:31
ELAk hasieratik txalotu du Kataluniako arduradun politikoek erakutsi duten ausardia politikoa, eta bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko herriak egindako bide eredugarria goraipatu ere.
Era berean, Espaniar gobernuaren errepresioa deitoratzen du, euren etorkizuna modu libre eta demokratikoan erabakitzeko bidea egin duten buruzagi politikoen askatasuna exijituz.
 
Aurten, kataluniarrek ezin dute kalea hartu, beste urteetan bezala, euren aldarrikapen demokratiko eta nazionalak erakusteko, covid-19ren neurriak errespetatu behar direla eta. Hala ere, horrek ez du esan nahi aldarrikapen horiek lotan daudela. Catalunya aurrera, endavant!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.