2019-12-16 10:23
Sindikatuak bere konpromisoa berresten du sakabanatzearen aurka eta euskal presoei zein haien senideei ematen zaien tratu gizagabearen aurka.

ELA atxikitzen zaio SAREren larunbateko mobilizazioari. SARE herritarren plataformak manifestazioa antolatu du abenduaren 21ean, 18:00etan, Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta, "Atera bidera presoak etxera" goiburupean.

Sindikatuaren iritziz onartezina da espetxe-politikaren humanizazioan eta demokratizazioan urratsik egin ez izana. Borroka armatua alde bakarretik baztertu zenetik zortzi urte iragan dira, eta hala ere politika horrek bere horretan jarraitzen du. Itxura guztien arabera mendeku-politika da.

Horregatik, ELAk SAREren mobilizazioan parte hartzera bultzatzen du, eta berriro agertzen du bere konpromisoa sakabanatzearen aurka eta euskal presoei eta haien senideei ematen zaien tratu gizagabearen aurka.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.