ARGIA.eus

2019ko apirilaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-10-24 16:33
ELAk bat egiten du urriak 25erako Adostuz elkarteak deitutako elkarretaratzearekin.Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio inposaturiko murrizketa guztiak, tartean erretiroagatiko primen etetea, alde batera utzi ditzala eta langileei antolatu eta mobilizatzeko deia egiten die.

ELAtik behin eta berriro salatu dugun moduan, Jaurlaritzak krisiaren aitzakia erabili izan du zerbitzu publikoen, orohar, eta konkretuki hezkuntza publikoaren deskapitalizazio bat emateko. Azken urteetan BPGareriko hezkunta inbertsioaren beherakada eta aldiz zor publikoaren ordainketara  bideratutako aurrekontuen portzentaiaren gorakada ikusi besterik ez dago Eusko Jaurlaritzaren erabaki politikoa zein den ikusteko: hezkuntzatik dirua atera banketxeei emateko. Hau da, guzti honen atzean dagoena aberastasunaren banaketa gero eta bidegabeago bat da. Honek, ondorio eta murrizketa larriak ekarri ditu langile klasearentzat, baita hezkuntzan ere: gelako ikasle ratioak gehitzea, behin behinekotasun maila

Testuinguru honetan, eta urteetan zehar negoziazio mahaietan Jaurlaritzak bestelako politika bat egiteko inongo borondaterik ez duela eta gainera Madriletik datozen murrizketa politika guztiak bere egin dituela ikusi ostean, ELAren ahaleginak langileak murrizketa hauen kontra borrokatzeko antolatzean zentratu dira. Saiakera horri erantzuten diote hezkuntza publikoan azken bi ikasturtetan, LAB eta Steilas sindikatuekin batera, aurrera eraman ditugun mobilizazioek.

Aurreko ikasturtean ordea, 2018ko maiatzean, mobilizazio dinamika indartsu bat martxan genuela eta gure aldarrikapen nagusiak zirenak lortu gabe (erretiro primena tarteko), mobilizazioa geldiarazteko efektua izan zuen akordioa sinatu zuten Eusko Jaurlaritzarekin gainerako sindikatuek, bai mobilizazio dinamika ELArekin batera bultzatu zuten STEILAS eta LAB sindikatuek, baita mobilizazioetan egon ez ziren CCOO eta UGT sindikatuek ere. Horrela, murrizketei buelta emateko aukera historiko bati ateak itxiz.

Akordio haien sinadurarekin Eusko Jaurlaritzak murrizketak atzera botatzeko izan zezakeen presioa erabat desaktibatu zuten sindikatu sinatzaileek, eta hau gogor salatu nahi du ELAk. ELAk, murrizketak atzera botatzeko aldarrikapena parte hartzen dugun mahai negoziatzaile guztietara (mahai orokorra eta mahai sektorialak) eraman izan du. Mahai orokorrari dagokionez, legebiltzarrean primak berrezartzearen aldeko legez bestekoa onartu ondorengo mahaian Eusko Jaurlaritzari bertan jasotakoa garatzeko espreski exijitu genion, primak berrezarriz mahai orokorreko eremuko langile guztientzat eta iraileko mahaian berriro ere gai konkretu honen inguruko interpelazio zuzena egin genion Jaurlaritzari.

Beraz, ELA sindikatuak bat egiten du Adostuz Elkartearen aldarrikapenekin, eta elkarteak datorren Urriak 25erako deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten dio bere militantzia eta afiliazioari. Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio, beste behin ere, murrizketa guztiak atzera botatzeko, erretiro primak berrezartzeko eta 2018ko maiatzaren 3an legebiltzarrean onartutako legez bestekoa garatu eta aurrera eramateko. Eta azkenik, irakaskuntza publikoko langileei antolatu eta mobilizatzeko deia egiten die Hezkuntza Saila inposatzen ari zaigun murrizketa politikei behingoz buelta emateko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.