2018-04-10 16:54

ELAk enpresaren zuzendaritzari galdegin dio azalpenak eman ditzala azken hogei urtean Productos Tubularesen nahiz Tubos Reunidos taldean banatu diren dibidendoei buruz. Interes berezia du 2007-2008 ekitaldiak, eta OPA baten bidez taldean banatu ziren 170 milioiek. Badirudi zuzendaritzak eta beronen aholkulariek ez dutela gogo handirik 2015 aurreko urteetan gertatu zenaz hitz egiteko, hau da, Tubos Reunidos taldearen garai oparoenei buruz hitz egiteko.

Bestalde, enpresak emandako agiriak analizatu ondoren, egiaztatu dugu -eta hala esan dugu gaurko bileran- kontsulta aldirako beharrezkoak diren dokumentuak falta direla. Besteak beste, eskatu diogu zuzendaritzari Tubos Reunidos talderako egin zen 360 Plana ekar dezala. Agiri hauek ezagutu gabe alde sozialak ez dauka behar bezala defenditzeko aukerarik. Enpresak eta bere aholkulariek ez dute esan informazio hori emateko prest daudenik. Beraz, gure ustez kontsulta aldiak hasiera okerra izango du, eta hala adierazi dugu bileran.

Azkenik, Productos Tubulareseko langile guztiei dei egiten diegu beren eskubideen aldeko borrokari eustera. Enpresa honetako beharginek ez dute kaleratze bat ere merezi; ez eta murrizketarik ere. Hain zuzen, ELAk bat egin du greba mugagabean dagoen plantillarekin, eta babestu egingo ditu datozen egunetan izango diren mobilizazioak.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.