2020-11-06 10:55
Zaintza-sektoreetako lan-baldintzak duintzea ezinbestekoa da zaintza behar duten pertsonei modu duin eta integralean arreta emateko.

Sonia Ontoriak, zerbitzu publikoen federazioko arduradunak, eta Josetxo Mandadok, sektore sozio-sanitarioko arduradunak, azaroaren 17an ELAk zaintza sektoreetan deitutako greba erregistratu dute. Lan merkatu formal prekaritzatuan egoera bereziki kalteberan dauden pertsonak zaintzeko ardura duten sektoreetan (adinekoak, adin txikikoak, aniztasun funtzionala dutenak edo bazterkeria sozialeko arriskuan daudenak…). Grebara deituta daude Hego Euskal Herriko (EAE eta Nafarroa) milaka langile.

Josetxo Mandadok azpimarratu duenez, "zaintza profesionalizatuek publikoak, duinak, unibertsalak eta doakoak izan behar dute. Pandemiak zaintza-sistemaren arazoak azaleratu ditu, eta ondorioak langileen gain geratu dira berriro. Beraiek dira milaka pertsonen bizitzari eusten diotenak, fisikoki, psikologikoki eta emozionalki esplotatuta. Azaroaren 17ko grebak aldaketa historikoa bultzatu behar du sektore honetan, gure herrialdean zaintza sistema publikoa lehentasun politiko handiena bihurtzeko”.

Sonia Ontoriak azpimarratu duenez, "ez ditugu ahaztu nahi grebarako eskubiderik eta oinarrizko lan-eskubiderik ez duten milaka etxeko langile; izan ere, zaintza merkantilizatuen funtsezko zati bat dira, kasu askotan esplotazio- eta abusu-baldintzetan".

Ontoriaren arabera, "zaintza sektoreetako profesionalen lan-baldintzak duintzea ezinbesteko baldintza da zaintza behar duten pertsonei modu duin eta integralean arreta emateko bizitzako ziklo guztietan, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte. Hurbiltasunean, kalitatezko tratuan eta pertsonen autonomiarekiko errespetuan oinarritutako zaintza-eredua izateko. "

Greba eguneko mobilizazio nagusiak 11:30etan Eskubide Sozialetako Departamentutik (Gonzalez Tablas kalea, 7) eta Parlamentuaren aurretik aldi berean aterako diren bi manifestazio izango dira, 12:00etan Foruen Enparantzan egingo den ekitaldi nagusian amaitzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.