2018-09-25 16:53
Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak, Jaurlaritzaren Euskal Enplegu Publikoaren Legearen proiektua aztertzeko izan du. ELAko ordezkariek bileran Eusko jaularitzak aurkeztutako testu hori berehala erretiratzeko eskatu dute. Urkulluren gobernuak sei ordezkari ditu kontseilu honetan,hiru aldundiek ordezkari bana, EUDELek hiru, eta sindikatuek sei (ELA 3, LAB 1, UGT 1 eta CCOO 1).

Testua aurreko legealdian Jaularitzak aurkezturiko eta legebiltzarreko izapidetze-bidean erretiratutako testuaren "ebaki eta itsasi" bat baita.

Lege egitasmo honen bidez Eusko Jaurlaritzak bete nahi dituen helburuak:

  • Euskal herritar guztientzako eskubide unibertsalak bermatzeko moduko zerbitzu publikoak garatzea ukatzea.

  • Lan-erreformaren neurriak sartzea (mugikortasun funtzionala, geografikoa...)

  • Euskal lege bat garatzeari uko egitea, eta Madrilen menpean jartzea.

  • Negoziazio kolektiboaren eskubidea ukatzea.

  • Gizartearen, sindikatuen eta langileen partehartze-baliabideak gutxieneko mailan jartzea, botere osoa izendapen askeko kargudunen esku uztearren.

  • Etika kode bat sartzea, behargin publikoen izaera bera zalantzan jartzen duena.

  • Behin-behinekotasunaren %35ekoa izanik, mugak jarri ordez, bere horretan mantendu zein areagotzeko atea irekitzen du.

  • Dauden pribatizazio- eta azpikontratazio-maila itzelak bere horretan finkatu eta areagotzeko atea irekitzen du.

  • Euskalduntzearen aldeko apusturik ez egitea.

Gogoratu beharrekoa da ELAk, iazko azaroan, 220 bat zuzenketa aurkeztu zizkion aurre-proiektuari, baina Jaurlaritzak ez ditu kontuan hartu. Zuzenketa horien bidez bilatzen genuen helburua honelako Euskal Enplegu Publikoaren Lege bat lortzea zen:

  • Euskal Herrira begira eta bertoko beharren baitan bertan erabakitako legea.

  • Enplegatu publikoen independentzia eta lan-baldintza duinak bermatu behar dituena.

  • Arau demokratikoak errespetatuz, aldebakarreko erabakirik eta injerentziarik gabeko Negoziazio kolektiboa bermatuko duena.

  • Egungo behin behinekotasun maila minimizatu eta ez errepikatzeko tresnak ahalbidetuko dituena.

  • Pribatizazio eta azpikontrataziorik gabeko zerbitzu publikoak bermatuko dituena.

  • Zerbitzu publikoak eta bertan diharduten langileak euskaldunduko dituena.

  • Esparru publiko guztiak gaur egun estatuaren menpean daudenak ere barne hartuko dituena.

Hortaz testua erretiratu eta negoziazio berri bat ekiteko eskatu diogu Gobernuari. Jaurlaritzaren ezezkoaren aurrean, ELAko ordezkariak testua bozkatzeko eskatu dugu eta lau sindikatuok ezezko borobila eman diogu testuari; aldiz, Jaurlaritzaren, EUDELen eta hiru aldundien ordezkariek ontzat eman dute.

Beraz, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak Jaurlaritzaren testua ontzat eman duenez, ELAk bere boto partikularra aurkeztu du, testua ukatuz; eta legebiltzarreko taldeei premiatzen diegu gaur onetsitako testua legebiltzarreko hurrengo izapidean ukatzera.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.