2019-03-28 18:17
ELA izan da Parlamentua presionatu duen sindikatu bakarra ekonomiaren, teknikaren, antolamenduaren edo ekoizpenaren arrazoiengatik kontratuak hutsaltzeko debekua lortzeko.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuran Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek Toki Maparen Legearen aldaketa bat onetsi dute, zeinaren bidez ekonomiaren, teknikaren, antolamenduaren edo ekoizpenaren arrazoiak argudiatuz ezin izanen baita lan-kontraturik hutsaldu.

Aldaketa hori lortzeko, ELAk egindako lana erabakigarria izan da. Alde horretatik oroitu beharrekoa da ELA izan dela sindikatu bakarra azken ordura arte lanpostu guztiak gordetzeko bermea behin betiko testuan sartzen ahalegindu dena, zeren LAB legearen alde agertu baitzen, baina berme hori gabe; eta UGTk eta CCOOek zuzenean gaitzetsi zuten legea.

Azkenik, ELAk dei egiten die Toki Administrazioko langile guztiei, Toki Maparen erreformaz probestuz, lan-baldintzetan hobekuntzak lortzen saiatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.