2020-04-11 22:16
Sindikatuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio enpresetan segurtasun neurriak ezartzen direla ziurtatzeko, jarduera berriz hasi edo berreskuratu aurretik.

ELAk jakin ahal izan duenez, Arcelor Mittal-eko Legasako lantegiko (Nafarroa) langile bat hil da berriki COVID-19ren ondorioz. Horren aurrean, ELAk babes eta elkartasun mezua bidali nahi die biktimaren gertuko pertsona guztiei, baita Bortzirietako eta Malerrekako langileriari ere.

Egoera horretan, ELAk deitoratzen du osasun krisia hasi zenetik Nafarroako Gobernuaren lehentasuna kosta ahala kosta jarduera ekonomikoari eustea izan dela, baita funtsezkoa ez dena ere.

Horri dagokionez, ELAk berriro adierazten dio Gobernuari NOPLOI eta Lan-Ikuskaritzaren bitartekoak handitu behar dituela patronala behartzeko lantokietan COVID-19ren aurkako neurriak ezartzen direla ziurtatzera, eta ohartarazten du oso zorrotza izango dela neurri horiek betetzeko eskatzerako orduan, langileen osasuna babesteko beharrezkoa den jarduera oro geldiarazteko eskatuz.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.