2020-07-16 12:16
Sindikatuak, enpresak eta Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren ordezkaritzak akordio bat sinatu dute. Akordio honi esker, EPIak eskuragarri jarri eta behar izatekotan berriak eskaini beharko ditu enpresak eta langileei berehala egin beharko die COVID-19aren testa, orain arte ez baitie egin. Horiek dira langileen osasuna bermatzeko neurrietako batzuk.

ELAk Ambuibérican lortu duen akordioari esker langileak behingoz babestuta egongo dira osasun krisi betean. Gauzak horrela, uztailaren 20ko asterako deituta zuen greba bertan behera utzi du. Sindikatuak gogorarazi duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hainbat epaietan Ambuibericak langileen bizitzeko oinarrizko eskubideak eta osotasun fisikoa urratzen zituela adierazi ostean iritsi da akordioa. Azpimarratu du epai horiek medio ere enpresak neurriak hartu gabe jarraitzen zuela.

Azken egunotan izandako hainbat bileraren ostean, ordea, ELAk, oinarrizko zazpi konpromiso biltzen dituen akordioa lortu du:

1.- Norbera babesteko ekipamendua berehala eskuratzea eta gehiago behar izatekotan gehiago erostea.
2.- Enpresak arropa garbitu eta desinfektatzea, Iturrik, eginkizun horretarako kontratatutako enpresak, bere kargu hartu arte.
3.- Egin ez diren COVID-19 probak berehala egitea.
4.- Langile bereziki sentikorretarako ordezkariekin eta protokoloekin adostutako lan-baldintzen ebaluazioa eguneratzea.
5.- Enpresak oinarrietatik astean behin kentzea.
6.- Zerbitzuan segurtasun- eta arrisku-gorabeheren aurrean komunikatzeko eta jarduteko oinarrizko protokoloa.
7.- Akordio honen jarraipena egiteko batzordea sortzea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.