2020-07-17 13:19
“Jasanezina” iruditzen zaio administrazio orokorrean enpleguak % 50eko behin-behinekotasun tasa gainditzea

ELArentzat, Administrazio Orokorrean enpleguak duen egoera, non % 50eko behin-behinekotasuna gainditzen den,” jasanezina” da. Hori dela eta, sindikatuak sozializazio kanpaina bat abiatu du, proposamen horri egindako ekarpenak jasotzeko eta mobilizazioa bultzatzeko, euskal erakundeak behartzeko, behingoz, sektore publikoko aldi baterako milaka langileak finkatzera eta aldi baterako kontratazioaren "gehiegizko erabilera" baztertzera.

Egoera ezin kezkagarriagoa denez, sektore publikoko behin-behinekotasun-tasa handiaren aurrean -Ia % 40â€', ELAk, uztailaren 2an jakitera eman zuenez, erronda bat hasi du EAEko alderdi politikoekin, urtea amaitu baino lehen legedia aldatuko duen proposamen bat mahai gainean jartzeko eta, horrela, behin-behinekotasuna errotik murrizteko, 50.000 lanpostu baino gehiago finkatuz.

Pandemiak agerian utzi duenez, "langile publikoen esfortzua eta inplikazioa handia izan arren, austeritate politikek, sektore publikoaren desegiteak, murrizketek eta pribatizazioaren aldeko apustuak ondorio larriak dituzte herritarrentzat, zerbitzu publikoak indartzea premiazkoa dela argi utziz".

Europako batez bestekoa baino enplegu publikoko ratio askoz baxuagoei  %40 inguruko behin-behinekotasun-tasa gehitu behar zaie, eta hori agintarien aldi baterako kontratazioaren "gehiegizko erabileraren, erabilera sistematikoaren, egiturazkoaren eta iruzurrezkoaren" ondorio zuzena da.

Horregatik, ELAren proposamenak honako puntu hauek jasotzen ditu:

  1. Oinarrizko legeriak administrazio publikoei ezartzen dizkien murrizketak kentzea, lanpostuen eskaintza zailtzen dutenak.
  2. Eremu publiko osoan finkatze-prozesuak egiteko derrigortasuna, salbuespenik gabe.
  3. Egoera hori pairatzen duten langileei lanpostua (edo enplegua) finkatzeko prozesu bermatzailea izatea.
  4. Prozesu horiek abian jartzen ez badira, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina ezartzea, administrazioek kontratuak amaitutzat jotzen dituztenean, eta, horrela, kontratazioaren behin-behinekotasunaz abusatzeak zehapen eraginkorrak dituela ziurtatzea.
  5. Erantzukizun administratiboak eta penalak ezartzea behin-behinekotasunaz abusatzeko egoera horiek sortu dituztenei.

ELAren ustez, egungo egoeran onartezina litzateke euskal alderdi politikoek Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen eta Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen aldaketa babestea, aldi baterako enplegua finkatzeko mekanismo eraginkorrik jaso gabe.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.