ARGIA.eus

2018ko urriaren 22a
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.

Plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-08-10 14:13
Abuztuaren 10ean bilera bat egin da Eusko Jaurlaritzan; bertan Lan Saileko, Gurutze Gorriko, Donostiako, Orioko, Getariko, Debako eta Mutrikuko Udaletako ordezkariak eta parte soziala elkartu dira.

ELAtik sorosleek bizi duten egoera prekarioa iraultzeko ditugun aldarrikapenak azaldu ditugu. Zentzu honetan, honakoa aldarrikatzen dugu: kiroldegietako hitzarmenean jasotzen diren baldintzak ezartzea, subrogazioa eta kontratuen egonkortasuna.

Bileran egon diren udalek gatazka konpontzeko borondatea agertu dute, eta sektore honetako lan baldintzak duintzeko beharra onartu dute. Udal hauek 24 ordu gehiago eskatu dituzte azken erantzun bat eman ahal izateko.

ELAk akordio bat lortzeko borondate irmoa du; horregatik greba mugagabearen hasiera 24 orduz atzeratzea erabaki du. Lehenago akordiorik lortzen ez bada, greba mugagabea abuztuaren 15ean hasiko da.

Bileran egon diren udalek udal bakoitzean gaia ahalik eta azkarren jorratzeko eta abuztuaren 14a baino lehen erantzun bat emateko konpromisoa hartu dute. Egun horretan bilera berri bat egingo da Lan Ikuskaritzan, 16:00tan. Udalek eta Gurutze Gorriak-ek azken erantzuna emango dute bertan.

ELAtik dei egin nahi diegu zerbitzu honen kudeaketaren arduradunei ?udalak eta Gurutze Gorria? gatazkaren konponbiderako; horretarako ezinbestekoa da sektore honen lan baldintzak duintzea eta profesionalizatzea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.