2019-07-15 11:59
ELAk lau salaketa jarri ditu Lan Ikuskaritzan, Donostiako TOPOko lanetan (Metro) legez kontrako lanaldiak, lan-erritmo azkarregiak eta baldintza prekario eta iruzurrezkoak direla-eta. Beharginek Madrilen egoitza duen CAVOSA OBRAS Y PROYECTOS, S.A. enpresarentzat lan egiten dute. Egoera hau salatzeko elkarretaratzea deitu du ELAk uztailaren 15an Donostian.

Donostiako METROko MIRACONCHA-EASO tarteko lanetan diharduten langile gehienak 12 orduko bi txandatan aritzen dira, gutxienez, astelehenetik ostiralera (07:00etatik 19:00ak arte eta 19:00etatik 07:00ak arte); ostiraleko bigarren txandakoak izan ezik, horiek ostiraleko 19:00etatik larunbateko 14:00ak arte aritzen dira, 19 orduz gogor lan eginda.

 

LEHEN TXANDA

BIGARREN TXANDA

ASTELEHENA

07:00 - 19:00

19:00 - 07:00

ASTEARTEA

07:00 - 19:00

19:00 - 07:00

ASTEAZKENA

07:00 - 19:00

19:00 - 07:00

OSTEGUNA

07:00 - 19:00

19:00 - 07:00

OSTIRALA

07:00 - 19:00

Ostiraleko 19:00etatik

larunbateko 14:00ak arte

LARUNBATA

ATSEDENA

IGANDEA

ATSEDENA

ATSEDENA

 

Oraingo lanaldia Metroko Miraconcha-Easo tarteko lanetan

Aipaturiko langileek Madrilen egoitza duen CAVOSA OBRAS Y PROYECTOS, S.A. enpresarentzat lan egiten dute. Enpresa horrek ez du errespetatzen 1562/1995 EDaren 29 artikuluan ezarritakoa (lurrazpiko lanak) "lanaldi bereziak", ezta Eraikuntzaren Gipuzkoako Hitzarmenaren 30 artikuluan ezarritakoa ere "Lan bereziki nekagarri, toxiko edo arriskutsuak". Indarrean dauden lege-xedapenak gordez gero, Donostiako METROko obrako langileek ez lukete gainditu behar sei orduko eguneroko lanaldia, baina tamalez legez ezarritako muga hori sobera bikoizten dute, eta zenbait egunetan horrelako lurrazpiko lanetarako baimenduta dagoen gehienezko lanaldia hiru aldiz gainditzen dute.

ELAk aspalditxotik salatu izan ditu Lan Ikuskaritzan legez kontrako lanaldi luzeegiak, lan-erritmo azkarregiak eta lan eta segurtasun arauen ez-betetzeak. Arau hauek indarrean badaude ere, ez dira betetzen, eta hori onartezina da. Horixe da, hain zuzen, sektore horretako lan-ezbeharren tasa handien arrazoietako bat.

Gezurra dirudi EUSKO JAURLARITZAk sustaturiko obra batean horrelako lan-baldintza gizagabeak izatea. Horregatik, ELAtik Lan Ikuskaritza premiatzen dugu arazo horretan esku hartzera, eta langileekin egiten ari diren gehiegikeria larri horiek behingoz onbideratzera.

Donostiako hondartza ederren azpian badira zulo beltzak. Goian komedia barregarriak, eta behean drama izugarriak. Izan ere, filma bat grabatzen ari dira Donostiako irudia mundu osora zabaltzeko, baina ez irudi osoa: 30 metrora, lur azpian, oso bestelako "irudia" aurkitu daiteke… A ze irudia!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.