2023-05-26 07:44
ELAk 44tik 18 ordezkari lortu ditu, eta Erriberan UGTren eta CCOOen sindikalismoaren aurrean aukera bakarra da, % 23tik gorako ordezkaritza sindikala baitu.

Apirilaren amaieratik ELAk hauteskunde sindikaletan bere ordezkaritza handitzea lortu du Erriberan, sei enpresatan hautatutako 44 ordezkaritik 18 lortuz. Aurretik, ELAk 30 ordezkaritik 3 zituen enpresa horietan, hau da, 15 ordezkari gehiago lortu ditu. Horren ondorioz, ELAk 300 ordezkari inguru ditu Erriberan, eta % 23tik gorako ordezkaritza sendotu du.

ELAren kontrabotere sindikalismoa da UGTren eta CCOOren alternatiba bakarra Erriberan. ELAk bere militantziaren lana eta zintzotasuna azpimarratu ditu. ELA gero eta babes handiagoa lortzen ari da lantokietan, eta horrek babesa ematen dio bere apustu historikoari, hau da, finantza autonomia eta independentzia politikoa dituen erakundea izateari, eta berretsi egiten du Erriberako lan-baldintzak hobetzeko borrokan. Erresistentzia kutxak zeregin erabakigarria du erronka horretan.

ENPRESA

Herria

Lehen

Orain

Ultracongelados Virto

Azagra

CCOO 8

UGT 5

 

ELA 7

UGT 3

CCOO 5

USO 2

Gypsum Plus

Cintruénigo

-

ELA 1

Ayt. Cascante Funcionarios

Cascante

ELA 2

AFAPNA 1

ELA 3

Residencia de Cascante

Cascante

ELA 1

CCOO 2

ELA 3

CCOO 2

Sofidel Spain

Buñuel

CCOO 5

UGT 1

ELA 3

CCOO 7

UGT 3

Maquinaria Ferlo

San Adrian

CCOO 3

UGT 2

ELA 1

UGT 2

CCOO 2

GUZTIRA ELA

 

30etik 3

44tik 18

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.