ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 10a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-06-12 15:22
Elorrioko Udalean garbiketa-lanak egiten dituzten emakume langileek 45 greba-egun bete dituzte gaur soldata-arrakalaren aurka, eta zerbitzu sektoreko ELAko ehun bat ordezkarik beren babesa eskaini diete; bizarrez, bibotez eta peto horiez mozorroturik. Horrela erakutsi nahi izan dute jendaurrean emakumeek lan-merkatuan pairatzen duten diskriminazioa, gizonezkoen aldean.

ELAko ordezkariek eta Elorrioko eraikin publikoetako garbitzaileek ordubeteko elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, diskriminazioaren aurkako mezuak oihukatuz eta informazio-orriak banatuz. Era berean Elorrioko alkate andreari langile-kidego horren eskakizunak negoziatzeko eskatu diote, greba-eskubidea ukatu beharrean. "Harrigarria jokabide hori, ezkertiarra, aurrerakoia eta feminista omen den alderdi batean" salatu du Maricruz Elkorok, Zerbitzuak Federazioko idazkari nagusiak.

Zehazkiago, hamabost langile horiek eskatzen dutena soldata-arrakala murriztea da, Elorrioan garbiketa-lanak egiten dituzten gizonen aldean. Izan ere, 2020an 18.000 euroko soldata izango dute, eta 2021ean 20.000 eurokoa, oso urruti oraindik beren lankide gizonen soldatetatik. Aldi berean, lanaldiak ere berraztertzeko eskatu dute (denek, batek izan ezik, denbora partzialeko kontratua dute), eta baita orain arte egindako murrizketak kentzeko ere.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.