ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-06-10 18:05
ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGTk agerraldia egin dute Legebiltzarrean; bertan, talde desberdinei gatazkaren egoeraren berri eman diete, eta patronalak adostasunetara iristeko erakusten ari diren borondate eza zein hezkuntza sailaren inplikazio gabezia salatu dute.

Agerraldi honetan gogoratu dute azken bi ikasturtetan ikastetxe hauetako langileek 27 greba egun gauzatu behar izan dituztela jadanik, 10 urte daramatelako lan-hitzarmenik gabe, soldata izoztuta, lan karga gero eta handiago eta baldintza gero eta eskasagoak pairatuz eta beraien lanpostua galtzeko arriskuan.

Baita, 2017ko azaroan sindikatuak negoziazio mahaitik altxatu aurretik ere, inolako aurrerapenik ekarri ez zuten 30 negoziazio mahaitik gora izan zirela eta mahaitik altxatu ondoren ere, sindikatuek planteatutako mobilizazio eta grebek aukera eman dietela patronalei langileen eskaerei erantzungo dieten proposamen eta planteamenduak egiteko eta Hezkuntza Sailari gatazkaren irtenbidean bustitzeko.

Haatik, patronalak gatazka bideratzeko proposamen eta planteamenduak egin beharrean, langileen eskaerei erantzun seriorik eman gabe mobilizazioa desaktibatzera eta negoziaketa itxura soila ematera bideratzen ari dira bere ekintza guztiak. Horrela soilik uler daiteke ondoren atzera bota dituen proposamenak egin izana, negoziazio kolektiborako eskubidea mugatzera bideratuak dauden planteamenduetan tematuta jarraitzea, edota, maiatzeko greben bezperetan gertatu berri den moduan, adostasunetara iristeko aukerak zapuztera bideratzea bere ekintzak.

Hezkuntza Sailak gatazkaren irtenbidean inplikatu gabe jarraitzen duela ere salatu dute, modu horretan Legebiltzarrak otsailean emandako agindua ez betez. Hau agerian geratu berri da beste behin ere sindikatuek maiatzak 30erako deitutako bileraren aurrean izan duen jarrerarekin. Bilerara ez etortzeko erabakia hartzeaz gain, sindikatuak bilera batera deitu zituen, aurreko egunerako. Bilera horretan, ordea, gai bakar bati buruz hitzegin nahi izan zuen, birkokapenari buruz; haatik, gai honetan bertan ere ez zuen ordea aurrez egindako planteamenduarekiko inolako aldaketarik aurkeztu (eta honek ez du birkokapena bermatzen, eta ez du zerikusirik orain 4 urte baino gehiago sindikatuok helarazi genion birkokapen proposamenarekin ere ). Agerikoa da sindikatuek egindako bilera deialdiak suposatu zion interpelazioaren aurrean, bilera horretara etorri ere ez egiteko eta gatazka honetan busti gabe jarraitzeko aitzakia sortze izan zela helburu bakarra.

Azkenik, familien kezka ondo ulertzen dutela adierazi dute sindikatuek, eta honekin bat datozela adierazi dute eta arduragabekeria hutsa iruditzen zaiela patronalak planteamendu berdinetan tematuta jarraitzeari eta Hezkuntza Sailak ardura oro bere gainetik kentzeko saiakeran jarraitzeari. Horregatik, sindikatuek, beste behin ere, patronalei eta hezkuntza sailari bakoitzari dagokion ardurak bere gain hartu eta gatazka bideratzeko neurriak har ditzatela eskatu diete, langileen eskaerei erantzun egoki bat emango dioten planteamndu eta proposamenak eginez.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>