2019-07-08 16:55
Sektore honetan ordezkaritzaren gutxiengoa duen UGT sindikatuak ( % 3ko ordezkaritza dauka) gaurko bileraren ondoren publiko egindako planteamendua alde bakarrekoa da eta gainerako sindikatuokin adostu gabea. UGTk Eusko Lan Sailaren bitartekaritza eskatu du.ELA, Steilas, CCOO eta LAB sindikatuek, izaten ari diren bileren ondorioz hurrengo ikasturterako pausoak eta mobilizazioak landuta eta adostuta dituztenean egingo dituzte publiko.

Sindikatuen agiria:

Sektore honetako langileok 10 urte daramatzagu Lan Hitzarmena berritu gabe, eta 10 urte hauetan gure lan baldintzak kaskartuz joan dira. Egoera honetara iritsi izanaren ardura patronalak eta hezkuntza sailak daukate bakoitzak dagokion mailan, baita gatazkari irtenbide egokia emateko aukera ere.

Mobilizazio dinamikari ekin aurretik hamaika negoziazio mahai eta bilera gauzatu genituen arren, mobilizazio dinamika hasi eta indartu dugun heinean soilik ikusi ditugu mugimenduak patronalen eta Hezkuntza sailaren aldetik. Behin mobilizazio dinamikari ekin ondoren ere, adostasunak erdiesteko hainbat saiakera gauzatu ditugu sindikatuok, gure planteamenduetan malguak izan gara, proposamen neurtuak helarazi dizkiegu eta erabateko zintzotasunez jokatu dugu.

Patronalen negoziaketarako borondate ezak zein hezkuntza sailaren inplikazio faltak ordea, mobilizazioak indartu beste biderik ez digute utzi. Jadanik 27 greba egun gauzatu ditugu sektoreko langileok, 24 azken ikasturte honetan. Baina erabateko arduragabekeriaz, hezkuntza sailak gatazkaren irtenbidean parte hartu gabe jarraitzen du, eta patronalak planteamandu berdintsuei bueltaka jarraitzen du, langileen oinarrizko eskaerei erantzun gabe mobilizazioa desaktibatzeko etengabeko saikeran.

Egoera honen aurrean, sektore honetan ordezkaritza daukagun sindikatuak hurrengo ikasturtera begirako mobilizazioak adostu eta lantzeko bilerak izaten ari gara; Gaur izan dugu bilera hauetako bat, eta datorren asteetarako berriro biltzekotan geratu gara.

Sektore honetan ordezkaritzaren gutxiengoa duen UGT sindikatuak ( % 3ko ordezkaritza dauka) gaurko bileraren ondoren publiko egindako planteamendua alde bakarrekoa da eta gainerako sindikatuokin adostu gabea.

ELA, Steilas, CCOO eta LAB sindikatuok, izaten ari garen bilera hauen ondorioz hurrengo ikasturterako pausoak eta mobilizazioak landuta eta adostuta dauzkagunean egingo ditugu publiko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.