2022-07-07 11:57
Aspaldidanik, Venerables Sacerdotes egoitzako langileak, bertan bizi diren eoigliarrak Bilboko Misericordia egoitzara eramango dituztenaren zurrumurruekin bizi dira. Egoiliarren aldatze hori, uztaileko hasieran gertatuko dela dirudu, beti ere, zurrumurruen arabera.

ELA sindikatuak behin baino gehiagotan eskatu dio premiazko bilera bat egoitzako zuzendaritzari, eta bilera hori ez da ekainaren 29ra arte egin. Zuzendaritzari egoitzaren egoerari eta bideragarritasunari buruzko informazioa emateko eskatu bazaio ere, esan digute egoiliarren lekualdaketa Bizkaiko Elizbarrutiaren, Bikariotza Nagusiaren eta zentruko Zuzendaritzaren erabakia dela, eta, beraz, ezin zigutela ezeren berri eman. Informazio horren aurrean, ELAk bilera bat eskatu du inplikatutako erakunde guztiekin.

Informazioa eskatzearen ondorioz, eta Elizbarrutiaren inplikazioa ikusita, ekainaren 30ean zentruko Zuzendaritzak jakinarazi zigun berehala 4 langile kaleratuko dituztela, formalki jakinarazi gabe. Enpresaren arabera, kaleratze horren arrazoia erabiltzaileen beherakada da. Azpimarratu dugun bezala, egoera erabat artifiziala da, eta Elizbarrutiaren eta zentroko zuzendaritzaren erabaki batetik dator.

ELA Sindikatutik enpresak eta Elizbarrutiak egoitza husteko eta gaur egun Venerables Sacerdotes egoitzan lan egiten duten lanpostu guztiak suntsitzeko duten asmoa, eta erabaki horretan parte hartzen duten erakunde guztiei atzera egiteko eskatzen diegu.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.