2019-03-14 12:39
Hauteskunde hauek erabakiorrak izango dira hezkuntza publikoko sektore desberdinetan nahi dugun eredu sindikala: alde batetik, Hezkuntza Sailaren interesetara moldatzen den eta mobilizazioa baztertzen duen negoziazio kolektibo eredu bat lehenesten duen eredu sindikala dago; bestetik, kontrabotereko eredu sindikal bat, langileon lan-baldintzak hobetuko dituen benetako edukiz osatutako negoziazioa lortzeko  mobilizazioa ezinbestekoa dela ulertzen duena.

Aurreko bi ikasturteetan aurrera eramandako greba eta mobilizazioetan ikusi genuen moduan, Hezkuntza Saila langileok antolatu eta borrokatzean sorturiko presioaren aurrean baino ez esertzenbenetako edukiak negoziatzera.

Mobilizazio eta greba haiek oso arrakastatsuak izan ziren eta indar betean zeuden arren, gainerako sindikatuek, ELAren iritziaren kontra, Eusko Jaurlaritzarekin langileen aldarrikapen eta arazoei irtenbiderik ematen ez zieten akordioak sinatzea erabaki zuten.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, argi eta garbi geratu da hezkuntzako publikoko langileon arazo estrukturalak ez direla konpondu desmobilizazioa besterik ekarri ez duten akordio hauen eskutik.

Guzti honengatik, ELAn uste dugu langileon antolakuntza eta mobilizazioa inoiz baina garrantzitsuagoa dela. Eta horregatik, zuen babesa behar dugu martxoaren 26ko hauteskundeetatik ELAren indar korrelazio eta proposamenak indartuta atera daitezen eta negoziazio mahaietan Hezkuntza Sailari aurre egingo dion kontrabotereko sindikatu bat egon dadin.

Langile guztientzako ESKUORRIA HEMEN

Sukalde eta garbiketako langileak ESKUORRIA HEMEN

Haurreskoletako langileak ESKUORRIA HEMEN

Irakasle funtzionarioak ESKUORRIA HEMEN

Lan-legepeko irakasleak eta Heziketa Berezia ESKUORRIA HEMEN

Martxoaren 26an bozkatu ELA!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.