2018-11-28 07:02
ELA, beste behin, indarrik babestuena izan da Gasteizko Udalean 35 boto gehiagorekin gehiengoa lortuz, horrela lehenengo indar sindikal bezala berretsi da, 10 ordezkari mantenduz.

Azaroaren 27an, Gasteizko Udaleko funtzionarioen hauteskunde sindikalak ospatu dira. Bertan 27 ordezkari sindikal aukeratu dira, orain arte 25 izanik.

ELA, beste behin, indarrik babestuena izan da Gasteizko Udalean 35 boto gehiagorekin  gehiengoa lortuz, horrela lehenengo indar sindikal bezala berretsi da, 10 ordezkari mantenduz.

Oso positiboki baloratzen dugu Udaleko langileek eman dioten sostengua ELAk azkenengo 4 urteetan egindako lanari: Udaletik etorritako murrizketei aurre egiteko mobilizazioen buru jarri gartzea eta negoziazio mahaietan egindako lanari murrizketen itzulpenen aplikazioaren kasuan edo bitarteko langileen egonkortasuna bultzatuz.

Oraindik, baina, lan handia dago egiteko eta langileengandik lorturiko babes honek indartu egiten gaitu Gasteizko herritarrentzako zerbitzu publiko sendo batzuen alde borrokatzen jarraitzeko. Horretarako, Udaleko pertsonalaren egonkortasunean eta menpeko erakundeetan lan egiten duten langileen lan baldintzak hobetzean tematuko behar da, era honetan pribatizazio berriak ekiditeko.

ELAko Atal Sindikaletik eskerrak eman nahi ditugu jasotako konfiantzagatik eta bihartik aurrera buru belarri jarriko gara markaturiko helburuak lortzeraino.

 

2014

2018

 

Botoak

Delegatuak

Botoak

Delegatuak

ELA

624

10

659

10

LAB

298

5

258

4

CCOO

288

4

348

5

SIPLA

159

2

153

2

CSIF

135

2

61

0

ERNE

127

2

97

2

UGT

37

0

-

-

ESK

-

-

260

4

 

 

25

 

27

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.