eta "plangintza eta kudeaketa eskasa" leporatu diote exekutiboari.
Urkullu lehendakaria eta Murga sailburua Gurutzetako Ospitalean izan dira, koronabirusak gehien zigortu dituenetako batean. Bertan, ospitalearen atarian kontzentratutako langileen kritika jaso dute. , ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK-k deitutako protestan, deseskalada langileentzako zein gaixoentzako segurtasun baldintzetan egin behar dela adierazi dute.
Era berean, langileen lan baldintza eskasak behingoz iraultzeko eskatu dute; izan ere, nahiz eta ahalegin handia egin eta inplikatu, "Zalantzarik gabe, krisiaren erantzuna oztopatu dute".
Azaleko sariez gain, langileek egunero pairatzen duten prekarietateari heltzeko beharra azpimarratu dute sindikatuek. Osasun-zerbitzua egunero bermatzeko baliabide nahikoak eta egokiak behar direla ziurtatu dute. Horretarako, gehitu dutenez, langileak aintzat hartu behar dira, azken urteetan jasan dituzten murrizketak irauli haien lan-baldintzak hobetuz eta enplegua finkatu.