ARGIA.eus

2019ko apirilaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-09-26 12:41
ELA, LAB, STEILAS, UGT eta CCOOek EAEko gizarte ekimeneko ikastetxetan urriaren 9 eta 10erako deitutako greba erregistratu dute Eusko Jaurlaritzan. Gobernuak Bilbon duen egoitzan egin dute, eta bertan, sektoreko patronal Kristau Eskola eta AICE-IZEIren negoziatzeko borondate eza salatu dute. Izan ere, sektore honetako langileek ia 10 urte daramatzate hitzarmena berritu gabe eta erosahalmenean galera handiarekin (%10). Gauzak horrela ere, pedagogiaren modernizazioan, digitalizazioan eta hezkuntzako berrikuntzan sakontzen jarraitu dute, betiere, langileen lepotik; euren lan-kargak handituz, hauek jananezinak izateraino.

Jarraian, hitzarmena berritzeko aldarrikapen nagusiak:

Enplegua:

Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

Soldatak:

Eroste-ahalmena berreskuratzea.

1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

Lanaldia eta lan-kargak:

Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.

Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.

Lanbide Heziketa:

Lanaldiaren banaketa adostea.

Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea.

Hezkuntza-laguntzako espezialistak:

Haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte...

Haur-hezkuntzako lehen zikloko pertsonala:

Haien lana irakaskuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.