2019-07-19 13:05
`Lan istripu gehiagorik ez! Prekaritatea hiltzailea´ lelopean, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUk kontzentrazioa egin dute Anoetako futbol estadioaren aurrean, uztailaren 18an, bertan lanean ari zela, 20 metrotik behera jausi eta larriki zauritua suertatu zen langilearen heriotza salatzeko. Sindikatu guztiek salatu dute Gipuzkoan azpiegitura handien inbertsio publikoa gailentzen ari dela, bertan lanean ari diren langileen lan baldintzen gainetik.

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUk Donostiako Anoeta Kiroldegia, Anoetako Aldi Baterakon Laneko EnpresaK (ABLE) eta azpikontratatak interpelatu dituzte, langileen lan-baldintzak bermatu eta Gizpuzkoako Eraikuntzako hitzarmena behingoz bete dezaten.

ELAk berriz ere azpimarratu du laneko ezbeharrak etekin ekonomikoak langileen lan eta bizi-baldintzen aurretik jartzeko lojika neoliberalaren ondorio zuzena direla. Gogorarazi dutenez, Gipuzkoan azpiegitura handietako inbertsio publikoa lehenesten da bertako eraikuntza, gestio eta mantenuan aritzen diren langileen lan baldintzen kaltean, pribatizazio, externalizazio eta azpikontratazioaren bitartez prekarietatera kondenatuz.

Datuak ditu bidelagun. 8 enpresa salatu ondoren, soldatetan 4,5 miloi euroko zorra, 200 langileren dokumentazio faltsutzea, eta 250.000 euroko isunak frogatu ahal izan ditu sindikatuak.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.