2018-09-11 10:43
Diada, Kataluniako festa nazionalaren eguna dela aprobetxatuz, ELAk elkartasuna adierazi nahi dio Kataluniako herriari, eta baita bertako herritar guztiak zoriondu ere, prozesu honetan erakusten ari diren zintzotasunagatik; mobilizazio sozialaren eredu dira, eta Euskal Herriak badu hortik zer ikasi.

Kataluniak erabakitzeko ahalmena duen subjektu politiko izateko eskubidea errespetatzeko deia egiten du berriz ere ELAk; herritik sortutako mobilizazio sozial erraldoi horrek politikan ere fruituak ematea espero dugu, Estatuak jarriko dizkien oztopoak saihesteko indarra emango die behintzat elkartasun uholdeak.

ELAk sarri aipatu duen bezala, Katalunia eta espainiar estatuko gatazkaren jatorria ez da irailaren 6 eta 7an Kataluniako Parlamentuan onartutako erresoluzioetan bilatu behar; espaniar estatua da, modu sistematikoan, Kataluniak modu demokratikoan hartzen dituen erabakiak errespetatzen ez dituena.

ELArentzat berebiziko garrantzia du Kataluniako herriak gizartea mobilizatzeko erakutsi duen gaitasun eta borondatea, baita subiranotasuna eta langileen bizitzarekin izandako harremana. Zentzu horretan, txalotzeko modukoa da eztabaida demokratikoa eliteen eskuetatik atera eta herritarren ahotan jarri izana.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.