2018-12-05 12:56
Tuvisa enpresan (Transportes Urbanos de Vitoria-Gasteiz) egindako hauteskunde sindikaletan ELA izan da ordezkari gehienak lortu dituen sindikatua. Guztira, 4 ordezkari lortu ditu.

Udal-enpresa horretan hauteskunde sindikalak egin direnetik hona lehenengo aldiz ELA izan da boto gehienak bildu dituena.

ELAk 4 ordezkari lortu ditu, jasotako 108 botoei esker. Orain direla 4 urte egindako hauteskundeen aldean, oraingo honetan 41 boto gehiago eta ordezkari 1 gehiago lortu dira.

Emaitza horrek berretsi du atal sindikalaren azken 4 urteetako lan-ildoa. Epealdi horretan zehar etengabe salatu izan da zuzendaritzaren kudeaketa, gehienetan Enpresa Batzordeko gainerako sindikatuen sostengurik gabe.

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Tuvisa-ko langileei. Gure aldetik lan-ildo beretik jarraitzeko hitza ematen diegu. Ezinbestekoa da zuzendaritzak pertsonala kudeatzeko dituen moduak aldatzea; eta guk ez dugu etsiko helburu hori lortu arte.

Ondoren ikusgai dituzue oraingo hauteskundeen emaitzak, 2014ko emaitzen aldean, biak erkatu ahal izateko:

 

 

2014

2018

 

BOTOAK

ORDEZKARIAK

BOTOAK

ORDEZKARIAK

ELA

67

3

108

4

CCOO

76

3

86

3

UGT

33

1

53

2

USO

53

2

43

2

ESK

46

2

39

1

LAB

37

2

35

1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.