2019-07-24 09:18
ELA Bangkoken (Tailandia) uztailaren 19tik 26ra ospatzen ari den Hezkuntzaren Nazioartekoaren 8. Munduko Kongresuan parte hartzen ari da. Kongresuak 1200 partehartzaile inguru bildu ditu. Hezkuntzaren Nazioartekoa mundu mailako hezkuntzako sindikatuen federaziorik handiena da eta 170 herrialde eta lurraldetako 32 milioi langile baino gehiago ordezkatzen ditu.
Kongresua lau urtetan behin ospatzen da eta erakundearen erabaki organo gorena da. Aurtengo Kongresua "Irakasleek eta beren sindikatuek lidergoa hartzen dute"  lelopean ospatzen ari da. Bertan,  aldaketa klimatikoari,  giza eskubideei eta demokraziari erasoei, edo hezkuntzaren pribatizazioari aurre egiteko irakasleek geletatik lidergoa hartzeko moduari buruz eztabaidatzen ari da.
Hezkuntza eraldaketa tresna garrantzitsua izanik, guztiontzako kalitatezko hezkuntza publikoa defentsatzeko borrokan jarraitzea defendatzen da. Gainera, eraldaketa eragile bezala, irakasleen eskubideen aldeko funtsezko borrokaren inguruan ere eztabaidatzen ari da. 
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.