2019-08-23 11:50
Abuztuaren 21, 22 eta 23ean Irunen eta Hendaian garatzen ari den ekitaldien zikloa arrakastatsua izaten ari da, G7ren Miarritzeko gailurrari alternatibak erakusten. G7-aren gailurra Miarritzen egingo dute abuztuaren 24tik 26ra, eta horren ondorioz 'G7 EZ! Euskal Herritik beste mundu bat sortzen' deituriko plataformak ekitaldien ziklo bat eta kontragailurra antolatu du aste honetarako.

"G7a osatzen duten zazpi potentziek mundua hondamendira eramateko izan dezaketen gaitasunaren aurrean, langileon, eta oro har, herriaren potentzialitatea jartzen dugu parez pare bizitza zein natura erdigunean izango dituen eredu berri baterako bidera elkarrekin egiteko".

Gauzak horrela, ELA Irunen eta Hendaian garatzen ari den kontragailur honetan parte hartzen ari da, hainbat hitzaldietan agertuz (Karta Sozialaren ingurukoa, edo zor publikoari buruzkoa, Eric Toussaintekin batera, adibidez).

G7 maila ekonomiko, politiko eta militarrean botere handia duten munduko zazpi herrialdeek gerra hotzaren garaian sortutako taldea da (AEBk, Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak, Italiak, Japoniak eta Kanadak osatua). Esan beharrik ez dago, Miarritzeko G-7ko gailurra sistema kapitalistaren krisi anitz eta iraunkor baten erdian burutuko dela, berau birsortzeko etengabeko ahaleginean eta, era berean, horrek guztiak eragiten duen elite kapitalisten arteko lehia eta tira bira geoestrategiko handien artean.

Kontragailurraren egitarau osoa

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.