2018-09-25 17:31
ELA ez dator bat Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak (ALE) sustatu duen ez legezko proposamenarekin; hau irailaren 27an bozkatuko da Legebiltzarrean, eta bere helburua da “enpresa-eredu inklusibo parte-hartzaile bat sustatzea”, baina ez dio heltzen ia langile-klasearen benetako arazo bati ere: ez du aipatzen prekarietatea, ezta lan erreforma ere; ez da kezkatzen murrizketekin, ez soldaten aurkako erasoarekin.

Areago, enpresen pribilegio fiskalak zabaldu nahi ditu. ELAren iritziz ez da koherentea talde parlamentario guztiek honelako proposamen bat babestea, oso urrun baitago lan munduaren benetako egoeratik.

ELAk izan ditu harremanak ALErekin, zeinak bere garaian gai honi buruzko legegai bat landu zuen; haatik, badirudi lege gisa gauzatzeko ez duela behar adina babesik lortu Gasteizko ganberan. Harremanak gorabehera, ordea, ezin da ondorioztatu gure sindikatuak sostengatzen duenik etzi Gasteizen bozkatuko den testu konkretua, hedabideren batek halakorik argitaratu badu ere.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.