2020-03-10 19:14
Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren gaiari ekiteko arratsalde honetan egin duen bilera, eskuak poltsikoan dituela aurkeztu da administrazioa, ez duelako lan-zentroei begirako ekimen edo neurririk aurkeztu. Eusko Jaurlaritzaren helburua izan da eragile sozialekin argazki bat ateratzea izan da, besterik ez.

Ematen du guztiok ikusten genuela arazoa bazetorrela. Guztiok Eusko Jaurlaritzak izan ezik. Urkulluren exekutiboak, berriro ere, aurreikuspenik gabe jokatu du, gaizki eta berandu.

ELA eta LABetik helarazi diegu, lehenik eta behin, lan-zentroetan ekin behar zaiola koronabirusaren prebentzioari. Osalan eta Osasun Saila, lan-zentroei dagokienez, desagertuta daude. Gobernuak enpresen gain jarri du prebentzioari dagokion guztia, inolako irizpiderik zehaztu gabe.

Bigarrenik, mahai gainean jarri dugu enpleguaren esparruan eman litezkeen egoerei aurre egitearen beharra. Honetan ere gobernuak ez du inolako ekimenik aurkeztu, eta patronalak aurreratu du egoera honek EEEak sortuko dituela. Proposamentzat jo daitekeen bakarra izan da enpresentzat kreditu lerro bat irekitzaren aukera. Honek erakusten duena da berriro ere, Jaurlaritza patronala eta bere interesentzako soilik ari dela lanean.

ELA eta LAB berretsi egiten gara Lan eta Osasun Sailekin batzartzearen beharrean, baita Osalan eta Lan Ikuskaritzarekin ere, lan-zentroetan sortzen ari diren benetako arazoei ekiteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.