2018-10-18 10:34
Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusia, Pello Igeregi negoziazio kolektiboko arduraduna eta Amaia Aierbe zerbitzu juridikoetako arduraduna Madrilen dira Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten hainbat alderdirekin negoziazio kolektiboaren estatalizazioa aztertzeko. ELAko ordezkariak PSOE, Unidos Podemos, EH Bildu, PdCAT eta ERCen talde parlamentarioekin bildu dira.

ELAren ustez, lan erreforma baten inguruko eztabaida hastea aukera baliatu behar da ezarritako erabaki atzerakoiei heltzeko; Langileen Estatutua oro har eztabaidatu behar da, baita 2010ean eta 2011n sartutako lege-erreformak ere, zeintzuk lan-baldintzak okertzeko xedea zuten. Soldatak beheratzeko estrategia horren baitan sektoreko lan-hitzarmen probintzialei lehentasuna kendu eta negoziazio kolektiboaren estatalizazio prozesua erraztu zen.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.